Proiektu orijinala eta polita LEKAIXOKA bertso-eskolarena

ARETXABALETAKO UDALAK eta LEKAIXOKA BERTSO-ESKOLAK proiektu berri bat dute esku artean: 2014an jaiotako haurren bertso-liburua osatuko dute gurasoek helarazitako argazkiekin, ilustrazioekin eta bertsolariek sortutako bertsoekin.

Parte hartzeak ez du kosturik. Izena emateko azken eguna urriaren 10a da.

Udaleko Euskara Sailera deitu behar da (943711862) edo lekaixoka@gmail.com helbidera idatzi. Gurasoek gutun bat jasoko dute eta, horrekin batera, parte-hartze orri bat.

Ze ideia bikaina, koadrilla! Jarraitu Aretxabaletan euskarari bultzada ematen!

Informazio zehatzagoa: Hemen

Kategoria: Loramendi. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude