Zertan gabiltzan

 Aretxabaletako izen toponimikoak jasotzen gabiltza.

 Galduz doan gure ondare hau ahal dugun adinean jasotzea da gure asmoa.

Gure bilketa, ahoz ahokoa da, horretarako hainbat eta hainbat elkarrizketa egiten ditugu. Lekuko izenak  eta hari lotutako hainbat kontu jasotzen ditugu.

Ibilaldi gidatuak antolatzen ditugu, nahi duenak,  herriko hamaika txoko bere izenez, bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Ibilaldi bakoitza,  hainbat azalpen, argazki eta argibidez osatutako liburuxka batetan  jasotzen dugu. Blog honetan argitaratuko ditugu guztiak “ibilaldi historikoak” orrialdean.

“Lagundu nahi?” orrialdeanorain esku artean, guztiz osatu gabe  dauzkagunak, erakusten joango gara. Nahi duenak begiratu bat eman diezaion. Edozein zuzenketa edo ekarpen, benetan eskertuko dugu helbide honetara bidaltzen badituzue:  loramendielkartea@gmail.com

“Harri bitxiak”  eta “Izendegia”, izango dira beste bi atal, bertan argibide moduan  edo, kuriosoak izan daitezken hainbat eskema, argazki edo izen jarriko ditugu.