Ludotekatik Peru harrira!

Zapatu honetan Ludotekako lagunok Leitzara egin dugu irteera, bertan Peru-harri museoa bisitatzeko Iñaki Perurenaren eskutik!!!!!

Zein ongi pasatu dugun! Hemen egunaren laburpena eta zenbait argazki!

Peru harrira heldu bezain laister, Iñakirekin hainbat joku egin eta harriak altxatzeko aukera izan dugu!

IMG_9615_1824x1216_912x608          IMG_9629_1824x1216_912x608

Museoan zituen harriak, eta beste herri kiroletako materialak ere ikusi ditugu, baita probatu ere!!! oso interesgarria!

IMG_9669_1824x1216_912x608  IMG_9668_1216x1824_608x912IMG_9688_1824x1216_912x608O

Ondoren kanpoaldean, baso mitologikoa eta Basajaunen kobazuloa ikusteko aukera izan dugu, batzuek beldur ikaragarria pasa dugun arren, ederki ibili gara!

IMG_9751_1216x1824_608x912            IMG_9721_1824x1216_912x608

Bisitari amaiera emateko, harrizko pertsonaia erraldoien zelaian ibili gara gora eta behera, Iñaki ere zoratu dugu gure indar eta disfrutatzeko gogoekin!!!

IMG_9732_1824x1216_912x608          IMG_9736_1824x1216_912x608 IMG_9744_1216x1824_608x912           IMG_9761_1824x1216_912x608

Bertako lagunei agur esan eta Leitzara jaitsi gara autobusez, bertan bazkaldu, Leitzako kaleetan jolastu eta berriz ere neka-neka eginda Atxabaltara bueltatzeko!

IMG_9822_1824x1216_912x608       peruharri

TXANGO GOMENDAGARRIA ADIN GUZTIETAKO PERTSONENTZAT,

HURRENGORA ARTE, IÑAKI!

 

 

Kategoria: Loramendi, Ludoteka. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude