LORAMENDIK LAN-POLTSA OSATU ASMO DU

HEZITZAILEEN LAN-POLTSA OSATUKO DA LORAMENDIN

Lan poltsa osatuko da urtean zehar Elkarteak kudeatzen dituen aisialdi programetan izan daitezkeen beharrei erantzuteko:  Ludoteka, Hizkuntza errefortzuak, Gazte Zoro egitasmoa edota urtean zehar sor daitezkeen bestelako ekintza puntualak.

Bestalde, Loramendi Elkarteak hizkuntza errefortzuko hezitzaile baten beharra du momentu honetan, berehala hasteko, alegia.  Postu hori betetzeko, 2015eko urriaren 16rako, lan poltsan izena emanda daukatenen artean aukeraketa egingo du Loramendik.

Bete beharreko baldintzak:

1) Baldintza orokorrak:

-18 urte izatea

-Euskalduna izatea eta euskalkia menperatzea

-Aisialdian esperientzia izatea

-Aretxabaletakoa izatea edo Aretxabaleta ondo ezagutzea

2) Hizkuntza errefortzuko hezitzaileen postuen kasuetan, baldintza orokorrez gain, ondoko hau ere bete beharko da:

-Aretxabaletako Udalak  hezitzaileei zuzenduta antolatzen dituen ikastaroak  eginak edukitzea.

3) Ludotekako hezitzaileen postuen kasuetan, baldintza orokorrez gain, ondoko hau ere bete beharko da:

-EGA izatea

Interesatuek bidali lehenbailehen curriculuma helbide honetara:

loramendielkartea@gmail.com

Lan poltsan izena emateko bidea irekita egongo da Loramendik besterik erabaki artean. Elkarteari sor dakizkiokeen profil horietako langile beharrak betzen joango dira, hain zuzen, unean-une lan poltsan izena emanda daudenen artean aukeraketa eginez.

Loramendi Elkarteko zuzendaritza taldea.

Kategoria: Loramendi. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude