Udalekuak hasi dira!!!

 

Atzo hasi ziren 2017ko Aretxabaletako udaleku irekiak, eta nola hasi gainera!

Goizean mezu beldurgarri batekin hasi genuen eguna: Aretxabaleta desagerrarazi nahi dute gure bizilagun Arrasatear eta Eskoitzarrek! Nola da posible? Guk berriz gure auzoak defendatzeko erabaki hartu dugu, Aretxabaleta herria beti bezain indartsu mantentzeko!

Beraz udalekuak irauten duten bitartean proba eta misio ezberdinekin   auzoak   defendatu eta ederki pasatzeko aukera izango dugu!!!

Aurrera ba, hasi dadila aurtengo abentura!

Kategoriak Loramendi | Erantzun

Ludotekan ez gara aspertzen!

Ikasturtea aurrera doa, eta gu ez gara aspertzen!!

Hemen orain arte egin ditugun hainbat ekintzatxo.

Jaiki elkartekoekin dantza astean ipurdiak mugitzen , asko gozatu genuen!!! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!

 

 

Honetaz gain, eskulanak egiten, jolasten eta ludotekako gure murala margotzen ere jarraitu dugu!!! Eta eguraldi ona aprobetxatuz kalera ere sarri irten gara!!! Ikasturtea bukatu aurretik oraindik badugu denbora jolasten jarraitzeko,beraz horretan jarraituko dugu!!!

Kategoriak Loramendi | Erantzun

Agur korrika, baina beti euskaraz!!!

Lagunekin, 

familian, 

eskolan, 

kalean, 

bizi euskaraz!!!

 

 

Korrikari ere agur esan genion, eta oporrei kaixo!!!

Orain berriz bueltan gaude, euskaraz jolasten eta bizitzen jarraitzeko!!!

Kategoriak Loramendi | Erantzun

Otsaila, kolorez betetako hilabetea!!

Denok dakigun bezala Otsaila berezia da Atxabaltarrontzat, izan ere karnabalak ospatzen ditugu, eta Txapel txin-en bisita ere izaten dugu!

Ludotekan oso ondo pasa dugu, San Blas egunean tortak egin genituen Eider eta Andoitzen laguntzarekin, eskerrik asko bikote! Kareta ezberdinak ere egin ditugu, aurpegia margotu, eta nola ez asko mozorratu eta jolastu dugu.

Txapel txinen bisita ere jaso genuen, guztiok gure karetekin eman genion ongi etorria, eta bere urtebetzea zela eta marrazki politak eman genizkion, eskerrik asko Txapel txin!!

Azkenik, karnabaletako balkoi apainketa lehiaketan parte hartu dugu, errefortzutako lagunekin eta auzokoko partaideekin batera udaletxe zaharra apaindu genuen, baita merienda goxoa ere jan!!!Ederto pasa genuen!!

Orain deskantsatu, eta jolasten jarraituko dugu!

Kategoriak Loramendi | Erantzun

OPORRETATIK BUELTAN , IRRIBARRETSU LUDOTEKAN!!

Abenduan zehar hainbat ekintza burutu genituen, horien artean “Jostailu bat irribarre bat” egitasmoa herriko beste hainbat elkarterekin batera! Bizkotxoa eraman genuen haur guztiek jostailu bat edukitzeko, baita txokolatea eran ere!!!

Gure aletxoa jartzeko eskulanak egiten aritu ginen jo ta su, jasotako dirua beste haurrei eman ahal izateko!!!!! Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!!!

jostailu-bilketa-1_content

Urte berriari hasiera emateko berriz Bilboko PIN parkera txangoa egin genuen!! Atxabaltan autobusa hartu eta Bilbora heldu bezain pronto konturatu ginen ederto pasako genuela!! Zenbat ekintza, puzgarri eta trikimailu!!!! Egun osoa korrika gora eta behera ibili ondoren, autobusa hartu eta berriz ere etxera abiatu ginen irribarretsu!!

Hurrengo urtean ere animatuko gara!!!

pin-taldeimg-20170102-wa0021——————————————————————————————————-

Kategoriak Loramendi | Erantzun

Argazkizkiak: 3. saritua

V. Argazkizkiak lehiaketako 3.saritua Aitor Bengoa izan da. Bere lanean bizitzako momentu latzenetan beldurrari aurre egitera animatzen gaitu, tunel ilun batekin lotutako bertso eta argazkiarekin.

 

argazkia

Beldurra sarri herio

ta arerio bestetan,

iluntasuna nagusi

egiten da gehienetan.

Erabaki beharra da

guganako usteetan,

ta erabaki bat hartu

momentu ilunenetan. (bis)

Tunelak bi alde ditu

ta argia du bietan,

erdian geratuz gero

beltz ezker, beltz eskuinetan

aurrera egin behar da,

arriskatuz batzuetan,

beldurra atzean utziz

bizi behar den unetan.

Kategoriak Loramendi | Erantzun

Argazkizkiak: 2.saritua

V. Argazkizkiak Literatur lehiaketan 2. saritua Aiora Padilla izan zen. Bere lanean bertsoa eta argazkiak oso ongi lotuak daude, eta Alzheimerraren gaia jorratzen du, beldurrarekin batera.

_dsc0214

ESKUTIK ELKAR LOTUTA

Oharkabean joan dira

laurogeita bi udara

une goxo eder pila

negar, barre eta algara.

Neguan ezkondu ginen

edurra zen mara-mara,

baina barneko sugarrak

berotu zuen ganbara.

Eskutik elkar lotuta

biok bakar izan gara,

baina onartu dezagun

iritsi gara mugara.

Sendagileak esan dit

Alzheimerra ei dudala,

hau dena ahaztuko dudan

hori da nire ikara.

Doinua: Habanera

Gaia: Beldurra

 

 

Kategoriak Loramendi | Erantzun

Argazkizkiak literatur lehiaketa

Aurreko astean egin genuen Argazkizkiak literatur lehiaketaren sari banaketa. Argazkizkiak argazkigintza testugintzarekin konbinatzen duen lehiaketa da. Testu batekin  (poema, bertsoa, narrazioa…) lagundutako argazkiak aurkezten dira bertan, eta bien arteko lotura eta edertasuna baloratzen dira sariak emateko orduan. Gainera, gai konkretu batekin lotuta egon behar dira lanak; aurten jorratu beharreko lana “beldurra” izan da.ç

Hauek izan dira aurtengo sarituak:

1-Martin Antxia

2- Aiora Padilla

3- Aitor Bengoa

 

_mg_0610_opt

Aurten sei lan aurkeztu dira lehiaketara, eta esan bezala Martin Antxia atxabaltarra izan da irabazlea. Bere lanaren originaltasuna eta testuaren edertasuna azpimarratu nahi ditugu. Sarrera honetan bere argazkia eta testua argitaratuko ditugu, eta hurrengo bietan bigarren eta hirugarren sarituen lanak egongo dira ikusgai.

Hau da Martin Antxiaren lana, “Murgiltzen” izenekoa.

murgiltzen-argazkia

Ba omen dira beti ez daukatena bilatzen dutenak. Baita ere, sekula pentsatu ez dituzten gauzak egunero lortzen dituztenak, hauen lorpena baloratu gabe. Edozein hotzez gogortu daitekeen igande goiz hontan, atzerritar sentitzen naiz mundu honetan. Beldur naiz nire “pasaporteak” balioko duen, mundu honek onartu nazan. Hain gutxi eta hainbeste, horren gertu eta hain urrun aldi berean.

Etxe atzeko erreka honek urteetan lasaitu nau baina bere musika goxoak ez nau konsolatzen aspaldi. Bertako ingurua jada ezta lasaigarri niretzat. Aitonaren txalupak burura ekartzen dizkit berak nigatik egindako ahaleginak, gurasoak jabetu ere egin gabe zeudenean. “Hire ontziaren patroi bakarra hi haiz, Aitzol, ez ezak inoiz ahaztu” zioen udako ilunabarretan, txalupa amuarrainez betetzen genuen momentu eder haietan. Aitonak, bere hitzen bitartez, mundu hau eraldatu eta bizitza eder bat abiarazteko gai sentiarazten ninduen. Baina gaitasun hori zer den ahantzia dut uda batzuk direla. Ordutik, Aitona ez dut errekako uretan isladatua ikusten, nirekin amuarrainak harrapatzen. Biok desagertu gara, errekak betirako eraman bagintu bezala. Ez dago, eta hortaz ez gaude.

Ezberdina izateak bizitza guztiz zaildu dit eta berdintasuna desio izatera eraman nau, nire naturaren aurka, nire ilusioen aurka. Sufrimendua ekidin eta inork kasu egin ez diezadan, haizea bezain garden izaten saiatu naiz sutsuki, inoren begientzat ikustezin. Baina haizea izatetik gertu nagoen hontan, ez dela nahikoa konturatu naiz eta ezereza bilatzera nator gaur.

Banku txuriaren aurreko eskaileratan barrena jeitsi naiz, Abenduko Igande honetan, Aitonarekin elkartzeko asmotan. Ur izoztuak ez du eraginik oraindik izoztuago bizirauten ari den ariman eta ez nau nire proposamenean geldiarazi. Agurtu gabe, eta bitan pentsatu gabe, banoa zugana Aitona. Ezerezean ez dago beldurrik eta burua argi sentitzen dut.

Iluntasunak hartu nau.

Baina argi txiki bat dago bukaeran. Itsutzen hasia nauen argi gero eta indartsuagoa da, hasieran igartzen ez zen arren, Aitonaren eskuak zein ahotsa argi identifikatu ditut. “Aitzol, bizitzeko ilusio faltak ekarri hau hona, baina heriotzarekiko beldurrak jarriko hau hire tokian. Mundu honek behar hau eta hik ere hire ingurua sortu behar duk. Beldurra izatea ederra duk, arriskuez ohartarazten gaituztek eta. Baina hauek egunero ilusioekin gainditu behar dituk.”  

Bapatean uretatik atera naute bere eskuek, eztulka eta konortea galdu beharrean. Nire indar apurrekin, eskaileratan gora jo dut. Izoztuta nago eta negargura sentitzen dut azken urtean lehenengo aldiz. Baita poztasuna Aitona ikusi izanagatik eta bigarren aukera hontara bultzatu nauelako. Gaur bukaera ez izateaz gain hasiera da. Beldurra galdu diot beldurra izateari. Beldurra galdu diot amari gertatutakoa kontatzeari. Beldurra galdu diot onartua ez izateari, ilusioak naraman bide berri honetan. Eskerrikasko, Aitona.

 

Kategoriak Loramendi | Erantzun

Kaixo karapaixo!

Kaixo kaixo,

Joan den astea oso dibertigarria izan zen, topera ibili ginen.  Astean zehar jolas erakusketan oso ondo pasa genuen, jolas eta jolas!!  Gainera larunbatean Mungian izan ginen Olentzerori bisita egiten, ederto ibili ginen iratxoekin batera eta besarkada  eta barreak ez ziren falta izan!! Gainera, oparien gutuna ere eman  genion … ea zer gertatzen den!

Eskerrik asko jolas erakusketara gerturatu zineten guztioi, baita Mungiara animatu zineten familiei!

 

20161202_184626jolas-erakus

olenfrd

———————————————————————————————————-

Ikasturtea badoa aurrera  eta Ludotekan martxa hartuta dugu!!

Orain arte ekintza ezberdinez bete ditugu arratsalde zoragarriak!!!! Eskulanak egin, dantza, antzerkiak … eta aurrerantzean ere berdin jarraituko dugu!!!!

Hemen orain arteko argazki polit batzuk, ikus dezazuen zuek ere zein ongi pasatzen dugun ludotekan!!!

 

p1010149                               img_20161006_183918

 

Honetaz gain eta gabonak gerturatzen ari direla aprobetxatuz, Algara Ludotekak mahai jolas erakusketa antolatuko duela  jakinarazi nahi dizuegu!

AZAROAREN 30 , ABENDUAREN 1 eta 2

UDALETXE ZAHARREAN arratsaldeko 17:00etatik-19:00tara.

Kategoriak Loramendi | Erantzun

Aretxabaletako ibilbide historikoak (VII)

Aretxabaletako zazpigarren ibilbide historikoak Oro inguruko parajeak ezagutzera eramango zaitu. Oroko berezitasunen artean sagardoa egiteko ohitura eta sagar mota ezberdinen presentzia dago.

Bestalde, azken ibilbide historikoa zapatuan aurkeztuko dugu, horretarako propio egingo dugun ibilaldian. 8:00etan Herriko plazan geratu gara, eta 8:30etan Larrinon (bertan hasiko gara oinez). Lau ordu inguruko ibilaldia izango da. Urkulu erreka 20 aldiz gurutzatuko dugu (botak eta makila beharrezkoak), eta presa azpiko tunela bisitatu.

Azken ibilbide honen liburuxka lortu nahi baduzue udaletxe zaharrean eskuragarri izango duzue; dohan elkarteko bazkideentzat eta 2 eurotan bazkide ez direnentzat.

Kategoriak Loramendi | Erantzun